The Greatest Story Ever Told (euskaraz Inoiz Kontatutako Istoriorik Handiena) 1965eko George Stevens estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako epika film bat da. Jesukristoren bizitzan oinarritua dago, Jaiotzatik Berpizkunderarte. Garaiko Hollywoodeko izar ugarik antzeztu zuten, tartean Max von Sydow, Dorothy McGuire, Charlton Heston, José Ferrer eta Telly Savalas aktoreak.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso arren, bat bera ere ez zuen irabazi: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (William C. Mellor eta Loyal Griggs), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Day, William J. Creber, David S. Hall, Ray Moyer, Fred M. MacLean eta Norman Rockett), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Marjorie Best eta Vittorio Nino Novarese), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Joseph McMillan Johnson) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Alfred Newman).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search